Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

ARRETA PRESENTZIALA VISESAREN BEZEROENTZAKO LURRALDE ARRETA BULEGOETAN

Maiatzaren 18tik aurrera bezeroei arreta presentziala ematen hasiko gara Visesaren lurralde bulegoetan.

ARRETA PRESENTZIALA VISESAREN BEZEROENTZAKO LURRALDE ARRETA BULEGOETAN

Bulegoetara joan ahal izateko nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea dagokion telefono zenbakira deituz:

Araba: 945 21 40 50

Bizkaia: 94 661 26 20

Gipuzkoa: 943 32 63 40

Bezeroei arreta presentziala eta telefono bidezko arreta emateko ordutegia honako hau izango da:

Astelehenetik ostiralera. 08:30etik 14:00etara.

COVID-19 gaixotasuna ez kutsatzeko hartu beharreko neurrien ondorioz, maskara eta eskularruak jantzita eta boligrafo batekin joan beharko da bulegoetara.

Bulegoetara etorriko zareten guztiei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.

Euskadi, auzolana