Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

VISESA Ia Energiarik behar ez duten Erakinen (EECN) 6. Kongresuan dago.

Argitalpen-data: 

Ia Energiarik behar ez duten Eraikinen Kongresua, estatu mailako foro nagusia da, non bertan hainbat profesional biltzen diren, Eraginkortasun Handiko Eraikuntzen momentuko egoera lantzeko eta hauek eraikinen, eraikuntzen, arkitekturaren eta hauekin erlazioa duten zerbitzuen sektoreekiko duten inplikazioa aztertzeko.

VISESA Ia Energiarik behar ez duten Eraikinen (EECN) 6. Kongresuan

VISESA Ia Energiarik behar ez duten Eraikinen (EECN) 6. Kongresuan

Gaur hasten da Ia Energiarik behar ez duten Eraikinen 6. Kongresua Madrilen dagoen La Nave-ko auditorioan. Edizio berri honetan, 2017an bezala, VISESA bertan izango da AZEB proiektu europarraren emaitzen inguruko hitzaldi baten bidez.

Visesa Santurtzin Horizonte 2020 Azeb proiektu europearraren barruan, ikasketa kasua

AZEB proiektuak, Europar Batzordeak finantzatua H2020 programaren barruan, metodologia baten sorkuntza bilatzen du Ia Energiarik behar ez duten Eraikinen eskuragarritasuna handitzen lagunduko duena. Ikerketa marko honetan, VISESA Santurtzin eraikitzen ari den 32 etxebizitza sozialeko EECN eraikina, aurrez aipatu den metodologia praktikan jartzeko ikasketa kasu bezala hartu da.

Froga hauetako batzuk ur bero sanitarioko  eta berokuntzaren sorkuntzarako soluzio aktiboen analisia izan dira kontuan izanik instalazioen bizi zikloa osoaren ikuspuntua, honela erabiltzaile zein sustatzailearentzako aukera egokienak hautatu dira. Gainera, protokolo bat aplikatu da instalazioen monitorizazio eta ordezkapen egokirako, etorkizuneko jabeari (alokairu sozialeko kudeatzaile publikoa) zein etxebizitzen erabiltzaileei portaera bermea eskaini ahal izateko. Ikasketa kasuan lortu diren emaitzez gain, VISESAren etorkizuneko sustapenetarako ikasbide interesgarriak eskuratu dira.

Proiektuak EECN errentagarriak garatzeko metodologia amankomunak sortuko ditu. AZEB proiektuak 36 hilabeteko iraupena du eta 8 bazkide europarrek garatzen dute: Italia, Espainia, Bulgaria, Alemania, Frantzia eta Herbehereak, elkarrekin lan egingo dutelarik 2020ko erdialderarte.

Euskadi, auzolana