Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

SAN IGNAZIOKO ZUBIAREN ARKUAK ETA KORAPILOA BILBORA IRITSI DIRA

Argitalpen-data: 

VISESA (Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoa) Bilbon eraikitzen ari den San Ignazioko zubia amaituta ikusteko hurbilago gaude; izan ere, aste honetan bertan iritsi dira zubiaren arkuak eta korapiloa.

SAN IGNAZIOKO ZUBIAREN ARKUAK ETA KORAPILOA BILBORA IRITSI DIRA

Elementu metaliko horiek Sevillako Tecade tailerrean eraiki dira, eta garraio berezia behar izan da elementuok Bilbora ekartzeko. Datozen bi asteotan saihetsak iritsiko dira (garraio arrunt bidez) eta, horrela, obra egiteko pieza metaliko guztiak izango ditugu.

Irailean, nerbioak heldu ziren, 36 metroko luzera dutenak. Horiek ere garraio berezi bidez ekarri zituzten. Nerbio horien gainean parrilak muntatu dira, zeharkako eta luzetarako habeek osatzen dutena. Horrela, zubiaren taularen eskeletoa eratu da. Lehenengo arkua egitura metaliko zentral horren gainean muntatua izateko fasean da, Zorrotzaurreko irlaren kaian.

Arkuek “V” formako sekzio triangeluarra dute eta altzairuzko xaflen bidez osatuta daude, 15 eta 35 mm arteko lodiera dutenak. Xafla horiek berez trinkotzen den HAC-90 hormigoiarekin beteko dira, erresistentzia handikoa baita. Kalifikaziorik oneneko altzairu herdoilgaitzarekin (EXC-A) egindako pieza metalikoekin osatuko da egitura. Pieza horiek muntatu, soldatu eta babes-margoarekin margotuko dira. Hiru margo-geruza emango zaizkio, korrosioaren aurka babesteko. Gutxien babestutako eremuek 550 mikratik gorako lodiera izango dute, ontzigintzan eta offshore egituretan erabiltzen diren babesen antzekoak. Zubiaren azken irudia egitura metaliko zuri batena izango da.

Abenduan, hainbat egunetan zehar, itsasadarraren bi aldeetako zubi-branken eta abiaguneen gainean behin betiko kokatzeko eta biratzeko maniobra egingo da.

Euskadi, auzolana