Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

JARDUNALDIA - ALOKAIRU ESKURAGARRIAREN ERRONKARAKO IRTENBIDEAK

Argitalpen-data: 

  • Noiz: osteguna, 2019ko azaroaren 28a, 9:00-17:00
  • Tokia: Barria aretoan (0E), Euskalduna Jauregian, (Abandoibarra etorbidea 4, 48011 Bilbo)

JARDUNALDIA - ALOKAIRU ESKURAGARRIAREN ERRONKARAKO IRTENBIDEAK

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikita dagoenak, ALOKAIRU ESKURAGARRIAREN ERRONKARAKO IRTENBIDEAK jardunaldia antolatu du.

Jardunaldi honen bidez, Eusko Jaurlaritzarekin batera gero eta eragile gehiago inplikatzea lortzeko alternatibak eta irtenbideak identifikatu eta hausnartu nahi dira, Euskadiko etxebizitza-premia sozialari erantzungo dion alokairu-eskaintza sustatzeko.

Horretarako, Europako beste eskualde eta hiri batzuetako jardunbide egokietan eta arrakasta-kasuetan jarriko da arreta, baita sustapen sozialeko eta lankidetza publiko-pribatuko formula berrietan ere (etxebizitza-kooperatibak, cohousing, etab.), prezio eskuragarrietan etxebizitza sozialen parke handiagoa eratzeko.

Egitaraua ezagutzeko eta izena emateko sakatu hemen.

Euskadi, auzolana