Basurto-Krug auzoan atxikitako bi etxebizitza libre enkante sistemaren bidez saltzeko prozesua hasiko du Visesak.
Hautatutako merkaturatze prozesuak interesdunen arteko lehia eta publizitate printzipioak bermatzen ditu.

Argitalpen-data: 

Visesak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren etxebizitza publikoen enpresa sustatzaileak enkantean jarriko ditu atxikitako bi etxebizitza libre Bilboko Basurto-Krug auzoan (Entrambasaguas estratan).

Enkantearen oinarriak webgune honen bidez eskuratu daitezke, behean agertzen den estekan klik eginez.

Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 6an hasi eta 2019ko maiatzaren 28an amaituko da, 13:00etan.

Aurkezteko tokia: Juan Benguria Cortabitarteren notariotzan. Kale Nagusia, 31- 3. solairua, BILBO.

Aldi horretan, halaber, interesdunentzako bisita-egutegia zehaztuko da.






Esteka hauetan klik eginez, ibilbide birtual bat egin ahalko duzu merkaturatu diren etxebizitzetan zehar.

ENKANTEAREN PLEGUA

Euskadi, auzolana