Aintzatespenak eta Sariak
- AVS
-
Visesak Accesit saria jaso du Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkartetik (AVS), alokairu sozialeko 1.140 etxebizitza publikoak sustatzeagatik, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) 6. Programaren-Next Funtsak esparruan.
-
- Jasangarritasunaren aldeko konpromisoa
-
Eusko Jaurlaritzak aitorpena egin dio Visesari Euskadin jasangarritasunarekin izan duen konpromisoagatik; izan ere, Eko- Kudeaketako eta Auditoretzako Europako Eskeman EMAS erregistratutako 100 erakundeetako bat da.
-
- AVS
-
Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVS) Visesa saritu du, elektrifikazio berriztagarriaren bidez EAEko alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko sozialaren bizi-ziklo osoaren jasangarritasuna hobetzeko egin duen proposamenagatik.
-
- Rebuild saria
-
Visesak eraikuntza industrializatu onenaren Viuda Sainz saria jaso du Berrikuntzako Erosketa Publikoko prozesua martxan jartzeagatik, alokairuko babes ofizialeko 33 etxebizitzako (BOEa) sustapena egiteko Sopelan.
-
- QIA Quality Innovation Award:
-
Euskadiko irabazlea (2021) SmartEncity-Koroatzea: Sustatzaile ordezkaria eta giltza eskura.
-
Prize aintzatespena nazioarteko fasean.
-
- Advanced Arquitecture Awards – Rebuild:
-
Jasangarritasunaren, deskarbonizazioaren eta eraikinaren energiaren autosorkuntza handiagoaren Aldes sariaren” finalista, alokairuko etxebizitza sozialen parke berria elektrifikatzeko proiektu berriztagarriagatik.
-
Espainiako Etxebizitza eta Lurzoru Kudeatzaile Publikoen Elkartea
AVSek hiru sari eman dizkio Visesari:
-
Saria "SmartEncity Vitoria-Gasteiz. Koroatze auzoa" proiektuari, hiria birgaitzea eta biziberritzea kategorian.
-
1. accesita "Babes publikoko etxebizitzetan bizilagunen erkidegoei energia-zerbitzuak ematea”, Zerbitzu Publikoen Kudeaketa Instrumental Onenaren kategorian.
-
Accesita "65 BOE Muliaten, Hondarribia", Ingurumen-kudeaketa hobea izan duen enpresaren kategorian.
Quality Innovation Award (QIA) Euskalitek emana.
Eusk Visesak irabazi du Euskadin Sektore Publikoaren kategorian. Administrazioaren rol berritzailea azpimarratu da SmartEnCity-Koroatze proiektuan, birgaitzea sustatzeko sustatzaile delegatu gisa, birgaitze-lanen diseinu eta egikaritze zuzena izapidetu, kontratatu, gainbegiratu eta kudeatzen eta unordaining finantzaketaz arduratzen,” giltzak eskura ematen”, amaierako produktuarekin.
Visesak Euskadi ordezkatzen du nazioarteko fasean.
Osalan
Osalanek jardunbide egokien aintzatespena eman dio Visesari telelanaren modalitatean.
Europako Batzordearen Berrikuntza Radarra
-
Visesaren zerbitzu berritzailea, eraikinen birgaitzea bultzatzeko
Europako Batzordearen aintzatespenak berrikuntza-lana nabarmentzen du auzo heterogeneoaren testuinguruan, non eraikinak eta erkidegoak oso desberdinak diren, eta ez dagoen etxebizitza jabeen elkarte solaskide bakar bat, Europako erdialdean eta iparraldean gertatzen den moduan (Housing Associations). Visesak enpresa sustatzaile gisa lan egin du jabeen erkidegoen alde jarduera bakoitzerako. Figura berritzailea da, eraikinen birgaitzea bultzatu nahi duena eta sektoreko eragileen artean interes handia piztu dueba.
Jabeen erkidegoekin akordioak sinatuz, “leihatila bakar” gisa, proiektuaren kudeaketa eta gainbegiratze tekniko guztia errazten dugu, jarduketen diseinutik hasi eta obra gauzatu arte, bai eta Europako laguntzen kudeaketa integrala eta bateragarriak diren beste batzuk ere.
-
Herritarren inplikaziorako tresna-paketea
Pertsonak eta eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzea ardatz dituen proiektu oro bezala, herritarren inplikazioa eta parte-hartzea da hura behar bezala garatzeko funtsezko alderdietako bat.
Azken 5 urteotan garatutako herritarren inplikazio-estrategiaren oinarria izan da proiektua herritarrei modu integralean hurbiltzea eta zabaltzea, hainbat mailatan: hiri-eskalan, auzo-eskalan, eraikin-eskalan eta, azkenik, pertsona bakoitzaren eskalan.
-
Housing Solutions for the Locked Out
Etxebizitza Sailak hiru proposamen aurkeztu ditu Europar Batasuneko “Housing Solutions for the Locked Out” ekimenean, zeinak etxebizitza-politikaren arloko Europako jardunbiderik onenen garrantzia nabarmentzeko helburua duen: Bolueta, ADAz-alokairuko zuzkidura etxebizitzak eta Bizigune programa.
Deialdira aurkeztu diren 90 proiektu baino gehiago aztertu ostean, guk aurkeztu genituen hiru proposamenak 50 onenen artean hautatuak izan dira. Boluetako proiektuak 7. postua lortu du, ia kontsumorik ez duen munduko egoitza-eraikin garaiena den Passivhaus proiektuaren garrantzia agerian utziz.
-
Kontratazio publiko berdea
Visesak Euskal Autonomia Erkidegoko Erosketa eta Kontratazio Publikoko Programari atxikita dagoen erakundeari dagokion diploma jaso du.
-
Green Solutions Awards
Green Solutions Awards lehiaketaren esparruan, Construction 21 erakundeak energia eta klima epelak, karbono gutxi eta erabiltzaileen saria eman dizkio Visesari, Boluetako (Bilbo) Passivhaus eraikinaren bikaintasunagatik.
-
Europako Ingurumen Erregistroaren ziurtagiria EMAS
Visesak EMAS ziurtagiria lortu du, ingurumen-arloko etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa egiaztatzeko.
-
Passivhaus ziurtaguria #361Bolueta proiektuari
Nazioarteko Passivhaus Konferentziaren 22. edizioan, Visesak Bolueta auzo bilbotarrean sustatutako eta VArquitectos erakundeak idatzitako 361 etxebizitza babestuen eraikinaren proiektuak jaso du estandar aleman zorrotzaren betekizunak betetzen dituela dioen ziurtagiria.
-
Albert Serratosa
Visesaren Bolueta-Bilbo proiektua finalista gisa aukeratu dute, hiri-berroneratzearen eta Nerbioi-Ibaizabal ibai-ingurunearen eraberritzearen adibide gisa, Premio Ciudad y Territorio Albert Serratosa sariaren bigarren edizioan (Caminos fundazioak sustatu du).
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Plana - ZTBP
SmartEnCity-Koroatze proiektua aukeratu dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren (ZTBP) proiektu enblematiko gisa.
-
AVS saria
Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) accesit batekin saritu du Visesak Salburua auzo gasteiztarrean sustatutako 171 gizarte-etxebizitzen proiektua, obra berriko eraikuntza onenaren kategorian.
-
ORP nazioarteko fundazioa
Visesari enpresa-saria eman diote laneko arriskuen kudeaketagatik ingurune konplexu batean; saria ORP nazioarteko fundazioak eman dio.
-
European Responsive Housing Awards
Sari berezia European Responsive Housing Awards ekitaldian, finalistak izateagatik Europar Batasunaren Errentarien Nazioarteko Batasunak antolatutako atal hauetan: tokiko gizarte-jasangarritasuna eta pertsonen kudeaketa arduratsua.
-
Europako Batzordearen aitorpena
Visesaren erosketa publiko berdearen arloko jarduketa, altzarien eta sukaldeko ekipamenduen lizitazioan, jardunbide egoki gisa argitaratu da Green Public Procurement in practice buletinean.
-
Eraikin Adimendunen II. Kongresua
“Energia-kudeaketa adimenduna etxebizitza publikoen eraikinetan, kasu praktikoa: 176 gizarte-etxebizitza Gasteizen (Visesa-Eusko Jaurlaritza)” artikulua argitaratu dute kongresuaren esparruan.
-
Saria laneko segurtasunaren kudeaketari
Visesak aurkeztutako proposamenak irabazi du laneko segurtasunaren kudeaketaren saria, FSL-Formación de Seguridad Laboral aldizkariak antolatutako laneko segurtasun- eta osasun-sarien IV. lehiaketa nazionalean.
-
Jardunbide Egokien Nazioarteko Lehiaketaren X. edizioa
Habitataren Nazioarteko Egunaren (Sustapen Ministerioa) testuinguruan, Bolueta proiektua aurkeztu dute Jardunbide Egokien Nazioarteko Lehiaketaren X. edizioan (Dubai) parte hartu duten Espainiako jardunbide egokien erakusketan.
-
CECODHAS
PIME's A-32 proiektua aukeratu dute jardunbide egokien adibide gisa, CECODHAS erakusketan, Solar Deccathlon Europe 2014 delakoan (Versailles).
-
Euskaliten 400 Klubaren XI. topaketa
Finalista Euskaliten 400 Klubaren XI. topaketan, nazioartekotzearen arloko jardunbide egokiengatik, nazioarteko lankidetzako PIME´s proiektuagatik (7. postua I+G+b arloan).
-
AVS saria
Visesaren Salburuako 240 BOE-n proiektua errendimendu handikotzat jo dute eraikuntza jasangarriaren alderdi guztietan, eraikinak ez baitu ia kontsumorik (NZEB) eta energia-kalifikazioa baitu. Gainera, etxebizitza babestuen arloko jardunbide egokien AVS saria jaso du Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen eskutik.
-
Nazio Batuen jardunbide egokien X. nazioarteko lehiaketa (Dubai 2014)
“Bilbo-Bolueta: pertsonentzako hirigintza” praktikak Best kalifikazioa jaso du, eta finalisten zerrendan sartu da.
-
Mutualia saria
Accesita jaso du Mutualia sariaren VI. edizioan, Visesak laneko segurtasun eta osasunaren arloan egindako kudeaketa- eta prebentzio-lana saritzeko.
-
Eraikuntza jasangarriaren saria
Gaztela eta Leongo Juntak eraikuntza jasangarriaren saria eman dio Bermeoko 50 BOE bioklimatikoen sustapenari, bizitoki kolektiboen kategorian.
-
Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusia
Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusiaren saria eraikuntzako segurtasun eta osasunaren arloko lidergo eta berrikuntzari, ekimen publiko onenaren kategorian.
-
Endesa saria
Higiezinen sustapen jasangarrienaren Endesa saria Bermeoko 50 BOE bioklimatikoei.
-
AEDIPE+ Human-Capital Humano
AEDIPE+ Human-Capital Humano saria pertsonetan oinarritutako berrikuntzari, administrazio publikoen kategorian.
-
EHAOE
EHAOEaren Arkitekto Hirigileen Euskadi eta Nafarroako Taldearen saria Boluetako proiektuari, Hiria, Hirigintza eta Ekologia ekitaldiaren XI. edizioan.
-
Zilarrezko Bikain
Visesaren euskara-presentzia, -erabilera eta -kudeaketak Zilarrezko Bikain ziurtagiria jaso du.
-
sb08 Melbourne – Sustainable Building
sb08 Melbourne – Sustainable Building saria Bermeoko 50 BOE-n sustapenari.
-
Zilarrezko Q
Visesak erakunde bikainen Zilarrezko Q-a jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta Euskadiko lehen etxebizitza-sustatzailea izan da berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa aurreratuaren saria lortzen.
-
ISO 14001 ziurtagiria
Visesak ISO 14001 ziurtagiria lortu du ingurumen-kudeaketaren sistemagatik.
-
EHAEO
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) saria eraikuntza onenari, Lakuako (Gasteiz) 168 gizarte-etxebizitzen sustapenagatik.
-
ISO 9001 ziurtagiria
Visesak ISO 9001 ziurtagiria lortu du kalitatea kudeatzeko sistemagatik.