Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

ESLEIPEN ZUZENA ZORROTZAURREKO (BILBO) 104 ETXEBIZITZA TASATUKO SUSTAPENEAN

Visesak abian jarri du Zorrotzaurreko (Bilbo) araubide tasatuko babes ofizialeko 104 etxebizitzako sustapenean (B-058) esleitu gabe geratu diren etxebizitzak zuzenean esleitzeko prozedura.

ESLEIPEN ZUZENA ZORROTZAURREKO (BILBO) 104 ETXEBIZITZA TASATUKO SUSTAPENEAN

Prozedura horretan parte hartzeko, aldez aurretik hitzordua hartu behar da hemen. Visesaren Bezeroari Harrera Egiteko Bizkaiko Bulegoko hitzorduak webgunean erregistratutako eskaeren ordenaren arabera ematen dira.

Salerosketa-modalitatean araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitza (ATBO) bat eskuratu nahi duten eskatzaileek, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Adinez nagusia izatea edo, adingabea izanik, emantzipatuta egotea.
  • Etxebizitzaren eskatzaileetako bat EAEn erroldatuta egotea.
  • Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera haztatuak 15.000 eta 50.000 euro artekoak izatea. PFEZ indarrean edukitzea.

    Mugikortasun urria dutenen kasuan, nahikoa izango da gutxienez 3.000 euroko diru-sarrera haztatuak dituztela egiaztatzea.

  • Bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen duten pertsonek ez izatea etxebizitzarik jabetzan, jabetza soilean edo azalera-eskubidean, aurreko bi urteko epean.
Euskadi, auzolana