Etxebizitza Plan Zuzendaria: 2013-2016.
MISIOA
Etxebizitza duin, egoki eta irisgarri bat lortzea erraztuko zaie merkatu libreko etxebizitza bat eduki ezin duten pertsonei, bereziki krisi ekonomikoaren ondorioz gizarte premian daudenei; epe ertain-?luzeko alokairua sustatuko da etxebizitza publikoa esleitzeko modu lehenetsi gisa, eraikitako etxebizitzetan lehentasunez jardungo da, eta hiri birgaitze, berritze eta eraberritze lanak bultzatuko dira, be:ere etxebizitzaren sektorean lanean diharduten erakunde eta agente guz:ekin modu koordinatuan eta adostuan jardunez.
IKUSPEGIA
Enplegu eta Gizarte Poli:ketako Sailaren ikuspegia etxebizitza babestuen multzoa osatzea lortzea da, gizartearen premiei erantzuna emango diena, erabiltzeko eta gozatzeko baldintza anitzekin, formatu bakoitzerako dimentsio egoki batekin; horretarako, epe ertain-?luzeko alokairua sustatuko duten estrategiak baliatuko dira, eta eraikitako etxebizitzetan bereziki jardungo da, etxebizitza multzoa sortzeko eta kudeatzeko eredua aldatzea bultzatuz; gaur egungo baliabide erabilgarrietara eta lege eta administrazio tresnetara egokituko dira, egoera ekonomikotik eratorritako gizarte larrialdiko egoerei bereziki erreparatuz.
ETXEBIZITZA PLAN ZUZENDARIA (2013?2016) INSPIRATU DUTEN PRINTZIPIOAK:
• Pertsonen duintasunaren balioa; bizia garatzeko leku bat izatea merezi dute.
• Krisi ekonomikoaren ondoriozko gizarte premia egoerei arreta emateko orientazio lehenetsia.
• Etxebizitza bat izatea erraztea, ez etxebizitza bat jabetzan izatea. Alokairua bultzatzea etxebizitza publikoak esleitzeko modu justuena den aldetik.
• Salmenta eta alokairuko etxebizitzak betetzeko eskaria bultzatzeko premiazko neurriak ezartzea: etxebizitza lortzeko moduak malgutzea, etxebizitzen eraikin berean sarbide modalitate desberdinak, jarduera desberdinak lurraldeen arabera, aldi baterako aurrez aurreko neurriak, bate:k lehentasuna duten kolek:boek etxebizitza lortu ahal izateko, eta, bestetik, alokatzeko verme nahikoak ematea maizterrei zein errentatzaileei.
• Hiri birgaitzea, berritzea eta eraberritzea sustatzea: eraikitako hiriari dagokion balioa ematea, bereziki iraunkortasuna hobetzea eta energia aurreztea helburutzat dituzten jarduerei dagokienez.
• Lurralde oreka bilatzea: etxebizitzen stockean lan egitea lurralde aldagaia aintzat hartuta, Arabako gaineskaintza eta Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri askotako gehiegizko eskaria gutxitzeko.
• Administrazioen arteko koordinazioa, etxebizitza publikoen arloko erronkak modu eraginkorragoan lantzeko asmoz.
• Etxebizitzen eskari erreala are zehatzago definitzea; Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa birdefinitzea, premia errealera egokituz; hala, kolek:bo bakoitzaren premiak aintzat hartu ahalko dira, lehentasuna duten kolek:boek etxebizitza lortzea erraztuz.
• Sektore pribatuarekin lankidetzan aritzea Alokairurako sustapen eta eskuratzean sektore pribatua inplikatzea ahalbidetuko duten ekonomia eta finantza parametroak bilatzea.
• Baliabideen kudeaketan erabateko eraginkortasuna lortzea, eta administrazio lanak erraztea hobetzea.
• Berrikuntza plana betearaztean eta ekintzetan; baliabide eskuragarrietara eta premietara egokitzea ahalbidetuko duten ebaluazio eta jarraipen mekanismoak ezartzea.
ARDATZ ESTRATEGIKOAK:
- ARDATZA ETXEBIZITZA ALOKAIRU ERREGIMENEAN LORTU AHAL IZATEKO BULTZADA TINKOA
- ARDATZA LEHENTASUNA DUTEN KOLEKTIBOEI ETXEBIZITZA LORTZEKO AUKERA GEHIAGO EMATEA
- ARDATZA BALIABIDEAK BIDERATZEA, ERAIKINAK PREMIA BERRIETARA EGOKITZEKO ETA SUSTAPENERAKO BEHARREZKO LURZORUAK KUDEATZEKO
- ARDATZA BIRGAITZE EREDU BERRIA ETA IRAUNKORRA BULTZATZEA, SOZIALA, EKONOMIKOA ETA INTEGRATZAILEA, GIDALERRO EUROPARREKIN
- ARDATZA HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZEN KOPURUA MURRIZTEA
- ARDATZA ADMINISTRAZIOEN ARTEKO KOORDINAZIOA ETA KUDEAKETA