Kogenerazio-instalazioa Visesako sustapenetan.
Instalazioa gas bidez elikatutako tresna bat da, eta sorgailu baten bidez elektrizitatea sortzen du.
Elektrizitate hori dagokion banaketa-konpainiari saltzen zaio.
Elektrizitatea ekoiztean, gas-errekuntzan, beroa (energia) sortzen da, eta hori zirkuitu batetik igarotzen den ura berotzeko aprobetxatzen da.
Prozesu horren bidez berotutako ura ontzi edo andel batean gordetzen da, osasun-ur bero legez erabili ahal izateko etxebizitzetako erabiltzaileek behar duten momentuan.
Tresnak sortzen duen beroak (energiak) etxebizitza guztietarako osasun-ur beroaren %100a emango du eta, horrez gain, berogailurako ur beroaren zati bat ere bai.
Kogenerazio-tresna hori eta andela promozioko galdara-gelan dago. Gela horretan ohiko galdara nagusi biak, kogenerazio-tresna eta andela daude.
Galdara nagusi horiek martxan hasiko dira etxebizitzetako berogailuetarako ur beroaren eskaerak hori behar duenean.
Kogenerazio-tresna matxuratuz gero, galdarak gai dira bai osasun-ur berorako bai berogailurako behar den energia guztia emateko.