Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Zer baldintza bete behar dira Etxebiden alta hartzeko?

Zure eskabideari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko, honako betekizunak bete behar dituzu:

  • - Eskatzaileetako bat gutxienez adinduna edo emantzipatutako adingabea izatea.
  • - Atzerritarra izanez gero, indarrean dagoen Egoitza Txartela edukitzea. Etxebizitza erosi nahi dutenek iraupen luzeko baimena beharko dute, eta etxebizitza alokatu nahi dutenek, nahikoa izango dute aldi baterako baimenarekin.
  • - Etxebizitzaren etorkizuneko pertsona titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten erroldatuta egotea.
  • - Etxebizitzaren titularrak izango zareten pertsonek guztira 3.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu behar dituzue azken zerga-urtean; egiaztatu beharreko gutxiengo diru-sarrerak ezberdinak izango dira etxebizitza erregimeraren arabera. (Alokairua=3.000 €, Erosketa=9.000 €) Bizikidetza-unitateko kideek ezingo dute jabetzako, jabetza soileko (erosketa nahi bada), azalera-eskubideko edo usufruktuko etxebizitzarik izan, izena emateko eskabidea formalizatzen den egunean. Aurretik etxebizitza izan bada, etxebizitza hori eskualdatu denetik gutxienez bi urte pasa izana, esleipen prozeduretan parte hartzeko baldintza izango da. Alokairu-araubidean inskribatzeko, etxebizitza-premia dagoela joko da norbaitek Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzarik ez badu. Baldintza bereziak egoera hauetan daudenentzat:
    • - Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duten pertsonak
    • - Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonaK.
    • - 70 urteko edo hortik gorako pertsonak
    • - Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak Argibide gehiago www.etxebide.info webgunean

Iturria: www.etxebide.info. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Etxebideren web-orrialdean.

Euskadi, auzolana