Bilatu
 
Bilatu
 

Hizkuntza:

Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuak 2009ko azaroan Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren proiektuari hasiera eman zion, eta agente publiko, pribatu eta sozialekin parte hartzeko prozesu baten bitartez etxebizitzaren alorreko baliabideei buruzko kudeaketa eraginkorragoa izatea bilatzen zuen. 2010eko ekainaren 16an, etxebizitzaren alorrean inplikatutako hainbat erakundek Itun hori sinatu zuten elkarrekin jarduteko, egungo egoera ekonomiko eta sozialean familia askok etxebizitza duina eta haien premietara egokitzen den etxebizitza bat edukitzeko duten zailtasunaren arazoa konpontzearren. Itunaren azken helburua etorkizunarekiko konfiantza izaten lagunduko duen eta datozen 15 urteetarako adostutako akordio ugariren oinarriaren gainean etxebizitzari buruzko politika bultzatuko duen eta hura aplikatzen lagunduko duen esparrua sortzea da. Ituna 4 erronkatan egituratzen da:
1 - Bizitegi-merkatuan lurzorua eskuratzeko aukerak handitzea.
2 - Etxebizitza babestuaren parkea handitzea, alokairuko etxebizitzen proportzioa areagotuz
3 - Eraikinen birgaikuntza areagotzea eta hiri-espazioak berritzeko eta eraberritzeko programa estrategikoak definitzea.
4 - Erakunde-arloko erantzukidetasuna hobetzea eta lankidetza publiko/pribatua sustatzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu: www.visesa.eus - Visesaria buruz - Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala

Euskadi, auzolana