2018-2020ko Etxebizitza Plan Gidaria

2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana, Euskadin legegintzaldiaren amaiera arte izango den etxebizitza-politikaren filosofia, programak eta konpromisoak jaso ditu. Planak lehenengoz jaso du bere ikuspegian 2015eko Legearen espiritua; planaren helburua da etxebizitzaren funtzio soziala eta herritarrek hura baliatzeko duten eskubide subjektiboa bermatzea, alokairuaren lehentasunezko sustapenaren, birgaitzearen sustapenaren, hiri-berroneratzearen edo etxebizitza hutsak erabiltzearen bidez. Era berean, gizarte-kohesioa eta etxebizitza-politiken eta gainerako gizarte-politiken arteko lotura handiagoa sustatzeko neurriak planteatzen ditu, bai eta arreta berezia ematea ere gazteen beharrei beren emantzipazio-prozesuan, eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, eraikinen irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren bidez.

Euskadi, auzolana