Europako proiektuak I+D+I

  • BIM-SPEED

    Europako Batzordeak H2020 bidez finantzatutako proiektu hau 2018ko azaroan abiatu zen. Proiektu honetan Visesak lagunduko du, beste 21 bazkiderekin batera, datozen 4 urteotan.

    BIM-SPEED proiektuaren helburua Europako eraikinen birgaikuntzako eraginkortasuna hobetzea da, eraikinak birgaitzeko proiektuen iraupen-ziklo guztirako informazio integratuko datu-basea emanez: lehendik dagoen eraikinari eta haren berritzeei buruzko lehen informazio-bilketatik eraikinaren azken errendimendua neurtu arte birgaitze bat amaitu ondoren.

    VISESAk benetako birgaitze kasu bat aurkeztuz (erakuslea) parte hartzen du, eta hura erabili ahalko da proiektuan zehar garatuko den tresna bertan aplikatzeko; horrekin batera, tresnaren premiak nahiz zehaztapenak definituko ditu birgaitzeak sustatzeko ikuspegitik.

    BIM-SPEED Brochure

  • Europako A-ZEB proiektua

    Affordable

    A-ZEB: “Affordable Zero Energy Buildings” (Kontsumorik gabeko eraikinak arrazoizko prezioan). 

    AZEB proiektua ikerketa eta berrikuntza proiektuak finantzatzen dituen Europako Horizon 2020 programaren baitan sartzen da, eta honako gai hau lantzen du: “Ia kontsumorik ez duten eraikin berrietan kostuak murriztea (EE-13-2016)”.

    Aurreikuspenen arabera, proiektuak bi urte eta erdi iraungo du, 2019ko urrira arte. VISESA proiektu honetan parte hartzen ari da, Europako hainbat herrialdetako beste erakunde eta enpresa batzuekin batera: Frantzia, Italia, Alemania, Herbehereak eta Bulgaria.



    Hona hemen Europako A-ZEB proiektuaren helburu nagusia: ia kontsumorik ez duten eraikin berriak diseinatu eta eraikitzeak dakartzan kostuak murrizteko metodologia orokorra garatzea, eta, aldi berean, eraikin horien bizi-zikloaren kostu osoa gutxitzea. Horretarako, egiaztatutako estrategia eta teknologia esparru berria sortuko du A-ZEB proiektuak, eta, horretan oinarrituz, diseinatzaile, eraikitzaile eta hiri planifikatzaileek, nork bere testuinguruaren arabera, dagokion bezala konbinatu ahal izango ditu elementu horiek.

    Bigarrenik, proiektuak helburu hau ere badu: metatutako ezagutza eta esperientziatik abiatuta, merkaturatzeko prest dauden irtenbideak ahalik eta Europar Batasuneko herritar gehienei zabaltzea. Horrela, interesdunek ia kontsumorik ez duten eraikin berrietan irtenbide errentagarriak ezar ditzaten sustatuko da.

    Hirugarrenik, honako hau ere lortu nahi da: A-ZEB proiektuak buruzagi eta aitzindariak sor ditzan, eraikuntzaren sektorean aurrera egiten eta etorkizuneko industria jasangarri bihurtzen lagun dezaten.

    Esquema

  • SmartEnCity

    Ambicioso proyecto, enmarcado en el programa europeo de "Ciudades y Comunidades Inteligentes", convocatoria SCC1-2015-H2020, en el que Vitoria-Gasteiz, junto con las ciudades de Tartu y Sondeborg, va a ser una "ciudad faro" donde se apliquen un rango de soluciones en torno a la eficiencia energética, transporte y TICs de una manera integrada y con objetivo de mejorar la calidad de los ciudadanos.

    En el caso de Vitoria-Gasteiz, VISESA actúa como coordinadora de toda la actuación, y lidera las actuaciones previstas en rehabilitación energética, en las que se tiene como objetivo actuar en un mínimo de 750 viviendas de un ámbito de actuación de cinco manzanas, con un total de 1.873 viviendas, en el barrio de Coronación

    http://visesa.euskadi.eus/coronacion/eu/

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana