VISESAK AMETZOLARA (BILBO) ERAMANGO DU BEZEROEI ARRETA EMATEKO BULEGOA

Argitalpen-data: 

Bezeroen arretarako bulego berriei esker zerbitzu hobea emango diegu erabiltzaileei uztailaren 23tik aurrera
Herritarrei arreta emateko puntu berria VISESAren jabetzako merkataritza-lokal batzuetan egongo da, hain zuzen ere, VISESAk Ametzolan sustatutako babes ofizialeko 126 etxebizitzen promozioaren baitan

VISESAren erabiltzaileen beharrizanak behar bezala artatzeko asmoarekin, VISESAk Bilboko Ametzola auzora lekualdatuko du Bizkaiko Bezeroei Arreta emateko Bulegoa, Trenbideko etorbideko 38. zenbakiko beheko solairura. Aldaketa horren bidez, 126 BOEren sustapenaren baitako VISESAren jabetzako lokal batzuetara lekualdatuko da sozietate publikoa. Leku aldaketa horrek bi helburu ditu: alde batetik, erabiltzaileei kalitate oneneko arreta-zerbitzua emateko moduko instalazioak bermatzea eta, bestetik, baliabide publikoak optimizatzea. Bi helburu horiek funtsezkoak dira VISESArentzat, euskal herritarren zerbitzura dagoen enpresa publikoa den aldetik.

Uztailaren 23tik aurrera kokaleku berritik emango dugu arreta, udako ordutegian (irailaren 27ra arte), 8:30etik 14.00etara. Bulegoa itxita egongo da uztailaren 19an eta 22an, lekualdaketa egiteko.

Euskadi, auzolana