Gaur ingurumenaren mundu eguna ospatzen dugu

Argitalpen-data: 

Visesatik, biztanleria ingurumenaren zaintzan sentsibilizatzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dugu eta garapen iraunkorra sustatu nahi dugu.

Ingurumenaren mundu eguna

Gure helburuen artean, Ingurumen sailari loturiko elkarte publikoa izanik, etxebizitza lurralde politika bat garatzea da, oinarri berritzaile eta iraunkorrarekin, ingurumena zaintzen duena eta bereziki pertsonak ikuspuntu guztietatik.

Nola zaintzen dugu ingurumena?

Gure sustapen guztiek, irizpide zorrotzak dituzte energia eraginkortasun eta jasangarritasunaren alorrean:

  1. Gure etxebizitzen % 60ak A energia kalifikazioa dute eta % 40ak B kalifikazioa.
  2. Sustapenetan, eguzki energia termikoa jasotzeko biltzaileak gehitzen ditugu, urteko energia kopuru osoaren batezbestekoa barne hartzeko.
  3. Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntza Iraunkorreko Gidak zehazten dituen irizpideen arabera lan egiten dugu.
  4. Gure etxebizitza guztiak A kalifikazioa duten etxetresnez horniturik daude.
  5. Kontratazio publiko berdea bultzatzen dugu.
  6. Gure obrak egiterakoan, ingurugiroa ziurtatzeko planak sortzen ditugu.

 

Bilbok munduko passiv haus torre altuena du

Garapen iraunkorraren espirituari jarraituz, aurreko urtean munduko passiv haus eraikin altuena eraiki genuen Boluetan, Bilbon. Eraikin honek, New York-eko Cornel torrea gainditu zuen, 88m eta 28 pisuko altuerara iritsiz. Proiektuak,  Visesak Bilboko Bolueta auzoan sustatutako 361 babestutako etxebizitza eta gizarte funtzioa duten etxebizitza barne hartzen zituen eta Sukia Eraikuntzak enpresak eraiki zituen, VArquitectos-en proiektu eta gidaritza teknikoaren laguntzarekin.

 

Visesak data esanguratsu hau baliatzen du biztanleriarekiko duen konpromisoa  eta ingurumenaren mundu eguna eta bere baloreak zabaltzeko.

Euskadi, auzolana