2018

  • Passivhaus ziurtagiria #361Bolueta proiektuari. Passivhaus Nazioarteko 22. Konferentziaren esparruan, Visesa sozietate publikoak Bilboko Bolueta auzoan sustatutako eta VArquitectosek idatzitako babes ofizialeko eta sozialeko 361 etxebizitzen eraikinak ziurtagiria jasoko du martxoan; ziurtagiri horrek estandar aleman zorrotzaren betekizunak betetzen dituela egiaztatzen du.

  • Visesaren Bolueta-Bilbao proiektua “Ciudad y Territorio Albert Serratosa” sariaren (Caminos Fundazioak sustatutakoa) bigarren edizioko finalista izan da, hiri-berroneratzearen eta Nerbioi-Ibaizabal ibai-inguruaren berreskurapenaren adibide gisa.

2017

  • SmartEnCity – Koroatzea. SmartEnCity-Koroatzea proiektua hautatzea “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2020 (ZTBP)” delakoaren proiektu enblematikotzat.

2016

  • Borrmart argitaletxearen saria jaso zuen Visesak, Prebentzioaren eta Lan Arriskuen arloan (Madril, 2016ko otsailaren 24a).

  • Etxebizitza eta Lurraren Sustatzaile Publikoen espainiar elkarteak (AVS) akzesita eman zien VISESAk Gasteizko Salburua auzoan eraikitako 171 etxebizitza sozialei, Obra Berriko Eraikuntza Onenaren kategorian (2016ko martxoan; saria 2016ko apirilean eman zen).

  • Otsailaren 24an, "LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN IV. SARIAK" eman ziren. Sari horiek “Formación de Seguridad Laboral” (FSL) aldizkariak ematen ditu, aldizkari tekniko independenteak, lan-arriskuen prebentzioan eta laneko segurtasun eta osasunean espezializatuak.

  • VISESAri esker onak eman zizkioten Nazioarteko ORP’2016 Sariaren banaketan, Laneko Arriskua Prebenitzeko Nazioarteko Kongresuan.

  • Sari berezia European Responsive Housing Awards-en tokiko iraunkortasun sozialaren eta pertsonen kudeaketa arduratsuaren ataletan. Sari horiek Europar Batasuneko Maizterren Nazioarteko Elkarteak antolatzen ditu (2016ko azaroa).

2015

  • Europako Batzordeak VISESAri esker onak eman dizkio. 2015eko urtarrilean "Green Public Procurement in practice" aldizkarian VISESAk altzari eta sukaldeko ekipamenduen lizitazioari lotuta eta erosketa publiko berdearen arloan burutu zuen jarduera jardun egoki gisa argitaratu zen.

  • Eraikin Adimendunen II. Biltzarra (Madril, 2015eko urriaren 27a). “Energiaren kudeaketa zentzuduna etxebizitza publikoko eraikinetan; 176 etxebizitza sozialen kasu praktikoa, Gasteizen (VisesaEusko Jaurlaritza)” artikulua argitaratzea.

  • Habitataren Mundu-mailako Eguna (Sustapen Ministerioa) Madril, Jarduera Egokien Nazioarteko Lehiaketaren X. Edizioan (Dubai) parte hartu duten Espainiako Jarduera Egokien azalpenarekin. Bertan, Visesak Boluetako proiektua aurkeztu zuen.

  • FORAE birgaitze foroa (Madril, 2015eko azaroaren 4a). “A klasea eta autokontsumo fotoboltaikoa 1960. urteko etxebizitza-blokearentzat, Zaramagan (Gasteiz)” artikulua argitaratzea.

2014

  • PIME´s A-32 proiektuaren hautaketa jarduera egokiaren eredu moduan, 2014ko Solar Deccathlon Europeko CECODHAS erakusketarako (Versailles).

  • "Babestutako Etxebizitzako Jarduera Onenen" AVS Saria: Visesak sustatutako babes ofizialeko 242 etxebizitzako proiektua errendimendu handikotzat hartu da eraikuntza jasangarriaren faktore guztietan, eraikinaren kontsumoak zerokoak direlako ia-ia (NZEB) eta kalifikazio energetikoa duelako.

  • Mutualia Sariaren VI. Edizioko akzesitaren lorpena, Visesak laneko osasunaren zein segurtasunaren arloan garatutako prebentzio eta kudeaketagatik.

  • "Euskaliteko Club 400ren XI. Topaketako" finalista, nazioarteko PIME’s lankidetza-proiektuaren bidez (I+G+b-ko 7. EP) nazioarteko ezarpenean garatutako jarduera onagatik.

  • Nazio Batuetako Jarduera Egokien Nazioarteko X. Lehiaketa (Dubai 2014). Honako jarduera hau aurkeztu genuen: “BILBO-BOLUETA: PERTSONENTZAKO HIRIGINTZA. Hiria biziberritzea eta ingurune naturala berreskuratzea”. BEST ziurtagiria lortu genuen, eta finalisten zerrendan ere sartu gintuzten (SHORT LIST).

2013

  • Gaztela eta Leongo Juntak Bermeoko babes ofizialeko 50 etxebizitza bioklimatikoko sustapenari emandako IV. saria, bizitegi kolektiboaren kategoriako eraikuntza jasangarria izateagatik.

  • Espainiako Arkitektura Teknikoko Kontseilu Orokorrak eraikuntzako segurtasunaren eta osasunaren arloko lidergoari eta berrikuntzari emandako saria, ekimen publiko onenaren kategorian.

  • Endesak Bermeoko 50 BOEko sustapenari emandako saria higiezinetako sustapen jasangarriena izateagatik.

2010

  • AEDIPE + Human-Giza Kapitalak pertsonetan oinarritutako berrikuntzan emandako saria, administrazio publikoen kategorian.

2009

  • COAVNeko Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteak "Hiria, hirigintza eta ekologia" lehiaketaren XI. edizioan Boluetan egin genuen proiektuari eman zion saria.

2008

  • sb08 Melbourne - Sustainable Building Saria Bermeoko 50 BOEko sustapenarentzat.

  • Zilarrezko Bikain Ziurtagiriaren lorpena euskararen agerpen, erabilera eta kudeaketagatik.

2005

  • Zilarrezko Q aitorpena.

  • ISO 14001 ziurtagiriaren lorpena ingurumena kudeatzeko sistemagatik.

2003

  • COAVNek eraikuntza-obra onenari emandako saria: 168 etxebizitza sozial Lakuan (Vitoria-Gasteiz)

2000

  • ISO 9001 ziurtagiriaren lorpena kalitatea kudeatzeko sistemagatik.

Euskadi, auzolana