Errenta

Kontseilariaren Aginduaren arabera, urteko errentak ezin du etxebizitzaren eta eranskinen prezioaren % 5 gainditu eta erosteko aukera ematen duen alokairuan dagokion BEZa sortuko da (egun % 10). VISESAk, haren sustapenetan, % 3,5eko errenta gehi BEZa aplikatzen du. Lehenengo ordainagiria erosteko aukera ematen duen alokairu-kontratua eskritura publiko bihurtu eta hilabetera igorriko da eta giltzak emango dira. Urteko errenta urtero-urtero eguneratuko da, indarreko araudia betez den erreferentziaren indizearen arabera .
Euskadi, auzolana